VOKI
  1. Erabilpenaren azalpena: Voki programa, pertsonai bati edo "avatar" deritzon bati, ahotsa jartzeko aukera ematen digun programa bat da. Pertsonaia aukeratu eta testua idatziz eta ahoz grabatuz, pertsonai horrek agindutakoa erreproduzituko du. Horra hor vokiren bideotutorial grafikoa:
    Watch live streaming video from naroa at livestream.com
  2. Klasean nola erabili: Esan dudan legez, vokirekin, pertsonai desberdinei, ahotsa jar diezaiekegu. Honek, aukera desberdinak eskeitzen dizkigu, klaseko dinamikan erabili ahal izateko. Argi dago, beharrezkoak izango ditugula, ordenagailua eta internet konexioa. Horrela, irakasleak eta ikasleak, pertsonaiari ahotsa edo testua ezarriko diote, adibidez, ikasle berri bat ongi etorria emateko, edo ikasleek beraien burua aurkezteko...Voki programak, testua idatzi eta entzuteko aukera ematen digunez, baliabide egokia da, hizkuntza idatziaren eta entzunaren arteko desberdintasunak ikusteko. Gainera, guk, gure ahotsa grabatu dezakegunez, oso bitarteko egokia da, ahozkatzerakoan, edozein hizkuntza erabiltzen gaudela ere, egiten ditugun akatsez ohartzeko. Modu horretan, ikasleak izango dira beraien hizkuntzaren zuzentzaile.
  3. Ikasteko baliabideak: Vokik ematen dituen aukerak ikusi nahi? 1. baliabidea, 2. baliabidea, 3. baliabidea.
  4. Beharrezko baliabideak: Bitarteko hau, klaseko metodologian erabili ahal izateko, beharrezkoak izango dira, ordenagailua, internet konexia eta mikrofono bat beharko genuke (ordenagailuak berak atxikituta ez badarama). Egokiena, eta aukera gehien emango lituzkeena, arbel digital bat izatea izango litzateke,gela guztiaren parte hartzea erreztuko lukeelako. Aurreko bitartekoaren moduan, horretarako, bideo proiektore bat behar izango genuke, ordenagailuko informazioa, pantaila digitalean erreproduzitzeko.

0 comentarios:

Publicar un comentario