PIXTON
  1. Erabilpenaren azalpena: Pixton programa, komikiak egiteko aukera ematen dugun baliabidea da. Programak, pertsonaiak, egoerak eta paisai desberdinak eskaitzen ditu eta horren gainean, mila komiki egiteko aukera izango dugu. Horra hor pixton-aren bideotutorial grafikoa:
    Watch live streaming video from naroa at livestream.com
  2. Klasean nola erabili: Esan dudan moduan, pixtonek, komikiak egiteko aukera ematen digu. Horren ondorioz, baliabide interesgarria da, ikasleek hizkuntza idatzia eta irudiaren arteko erlazioak egiteko. Baliabide dinamikoa eta interaktiboa denez, ikasleek modu aktiboan parte har dezakete komikien sorkutzan. Irakasle zein ikasleek, programa hau erabili dezakete, edozein egoera edo gai modu dibertigarrian jorratzeko. Irakasleak, aurretik prestatuta dituen komikiak erabil ditzazke, gai bati buruz hitz egiteko, edo ikasleen parte hartzea eskatu eta zuzenean, ikasgelan bertan komiki bat sortu denen hartean. Baita ere, ikasleei lan pertsonala edo taldekakoa proposatu dakizkieke. Komikiak, irudiak txertatzeko eta musika jartzeko aukera ematen duenez, egoera nahiko errealak planteatu daitezke.
  3. Ikasteko baliabideak: Hor hor beste azalpen batzuk: 1.baliabidea, 2. baliabidea, 3. baliabidea (komikiaren aukera bat).
  4. Beharrezko baliabideak: Bitarteko gehienen kasuan bezala, klaseko metodologian erabili ahal izateko, lehen esan dudan moduan, beharrezkoak izango dira, ordenagailua eta internet konexia. Denon parte hartzea eta interaktibitatea bultzatu nahi bada, aukera gehien emango lituzke arbel digital bat izatea, . Horretarako, bideo proiektore bat behar izango genuke, ordenagailuko informazioa, pantaila digitalean erreproduzitzeko.

0 comentarios:

Publicar un comentario