SCRATCH

1. Erabilpenaren azalpena: Scratch programa, gure bideo joko interaktiboak sortzeko aukera ematen digun herramienta da. Guk, programatu beharko dugu, edozein motatako jokuak sortzeo. Horra hor Scratch-en bideotutorial grafikoa:

naroa on livestream.com. Broadcast Live Free

Watch live streaming video from naroa at livestream.com

2. Klasean nola erabili: Hasieran programa hau zaila delaren itxura eman badezake ere, behin logika hartuta, ez du inolako arazorik eman behar. Klasean lehenengo aldiz sartzen bada, egokiena izango litzateke, ikasle bakoitzak ordenagailu bat izatea, irakasleak, arbel digitalean bete beharreko pausuak azaltzen dituen bitartean. Horrela lan eginez, ikasle bakoitzaren gaitasunak indibidualki garatu daitezke. Ezinezkoa bada hainbeste baliabide izatea, talde txikietan lan egin daiteke, dauden ordenagailuak elkarbanatuz. Herramienta hau, irakasleek erabil dezake, bere jokuak sortzeko, gero klasean gai bat azaltzeko laguntza moduan erabiltzeko, edo gai bati buruzko kontzeptuak sendotzeko, etab. Edo behin, ikasleek, programaren logika hartuz gero, beraiek sor ditzakete jokuak.

3. Ikasteko baliabideak: Zaila iruditzen bazaizu, horra hor laguntza gehiago: 1.baliabidea. Scracth-en garrantzia: 2.baliabidea. Adibide ugari: 3.baliabidea. Interneten, bideo tutorial ugari aurki daitezke, beraz, argi gelditu ez bada edo scratch-ek ematen dituen aukera posible gehiago ikusteko, youtuben bideo tutorial ugari aurkitzen dira.

4. Beharrezko baliabideak: Beharrezkoak izango ditugu ordenagailua internet konexioarekin scratch programa deskargatzeko. Behin deskargatuta, scratch-arekin lan egiteko, ez dugu internet konexioa behar izango, beraz, edozein ordenagailu erabili ahal izango dugu. Arbela digitala badugu, proiektorea eta pantaila behar izango ditugu.

0 comentarios:

Publicar un comentario