MINDOMO
  1. Erabilpenaren azalpena: Mindomo programa, era erraz batean, mapa kontzeptual eta mentalak egiteko bitarteko bat da. Metodo aberatsa da, hainbat motatako edukiak txertatzeko aukera ematen duelako, hala nola, testua, irudiak, bideoak, musika... Horra hor mindomoaren bideotutorial grafikoa:
    Watch live streaming video from naroa at livestream.com
  2. Klasean nola erabili: Esan dudan legez, mindomorekin, mapa kontzeptual aberatsak egin ahal izando ditugu. Mapa kontzeptualak, baliabide ezinobeak dira klaseko dinamikan erabiltzeko, izan ere, begirada batez, lantzen ari den gaiaren inguruko kontzeptu guztiak ikus daitezke, modu argi batez. Programa hau, klasean erabili ahal izateko, beharrezkoa izango ditugu, ordenagailua eta internet konexioa. Bi aukera daude, irakasleak mapak egitea eta horiek erabiltzea edozein gai edo kontzeptu azaltzeko; edo beste aukera, ikasleak beraiek ere maparen sorkuntzan parte hartzea. Ordeganagailu ugari badaude, talde txikietan lan egin daiteke, 3-4 ikasle ordenagailu bakoitzeko jarriz. Egokiena, arbel digital bat izatea izango litzateke. Modu horretan, ikastalde guztiak, parte hartu eta interaktuatu ahal izango luke.
  3. Ikasteko baliabideak: Ez da argi gelditu aurreko bideotutorialarekin? Hor hor beste azalpen batzuk: 1.baliabidea, 2. baliabidea, 3. baliabidea.
  4. Beharrezko baliabideak: Bitarteko hau, klaseko metodologian erabili ahal izateko, lehen esan dudan moduan, beharrezkoak izango dira, ordenagailua eta internet konexia gutxienez. Egokiena, eta aukera gehien emango lituzke arbel digital bat izatea. Horretarako, bideo proiektore bat behar izango genuke, ordenagailuko informazioa, pantaila digitalean erreproduzitzeko.

0 comentarios:

Publicar un comentario