LIVESTREAM
  1. Erabilpenaren azalpena: Livestream programa, gure ordenagailuko web kameraren bitartez, bideoak grabatu eta zuzenean emititu edo besteenak ikusteko aukera ematen digu. Informazioa elkartrukatzeko programa moduan defini genezake, izan ere, bideoez aparte, irudiak eta dokumentuak ere ere elkartruka daitezke. Horra hor livestream-en bideotutorial grafikoa:
    naroa on livestream.com. Broadcast Live Free
  2. Klasean nola erabili: Lehenago aipatu dudan moduan, programa honen aukerarik nagusiena, informazioa elkartrukatzea da. Horren ondorioz, eskolen edo klaseen arteko infromazioa banantzeko eta zabaltzeko erramienta ezinobea da. Klasean erabili ahal izateko, beharrezkoak izango dira ordenagailua, web kamera, mikrofonoa eta internet konexioa. Modu horretan, edonork egindako bideo bat ikusi ahal izango dugu, bideo konferentzia batean partaide izan gaizteke, momentuko elkarrizketaren bitartez, etab. Horrela, ikasleek adibidez, beraiek presta dezakete bideo konferentzia bat, beste eskola bateko ikasleei informazioa eskeintzeko. Edo gelan bertan, ikasle bakoitzak, bideo bat presta dezake, gustoko duen gai bati buruz...Ikaslea, noski, baita ere izan daiteke protagonista eta edozein gairen inguruko bideoak presta ditzake. Baina lehen aipatu dudan moduan, ezaugarririk interesgarriena, edozein tokitako informazio zuzenean eskura izateko aukera da.
  3. Ikasteko baliabideak: Kontuan hartzeko link batzuk: 1. baliabidea, 2.baliabidea, 3.baliabidea.
  4. Beharrezko baliabideak: Talde handiekin lan egiteko, egokiena arbel digitala izatea izango litzateke. Horretarako beharrezkoak izango ditugu, ordenagailua, internet konexia, bideo proiektorea, web kamera , mikrofonoa eta arbel digital bera. Horren ezinean, ordenagailua, web kamera, mikrofonoa eta internet konexioarekin lan egin daiteke.

0 comentarios:

Publicar un comentario