JCLIC
  1. Erabilpenaren azalpena: Jclic programa, hainbat hezkuntza jarduera (puzleak, elkarketak, testu ariketak, gurutzegramak...) egiteko erabiltzen den aplikazio informatiko multzoa dugu. Normalean ez dira ariketa bakarrak aurkezten, baizik eta proiektu baten txertatuta. Horrela, matematika, kolore, zenbaki, forma...eta abarreko proiektua aurkitu eta sortu ditzakegu. Horra hor jclic-en bideotutorial grafikoa:
    Watch live streaming video from naroa at livestream.com
  2. Klasean nola erabili: Bi aukera nagusi ditugu programa honekin. Alde batetik, irakasleak sortutako (edo web-ean aurkitutako) proiektuekin lan egitea; eta bestetik, ikasleek beraiek proiektu berriak sortzea. Bi aukeretan, beharrezkoa izango da ordenagailua eta internet konexioa. Proiektu handi bat, eta denon parte hartzea bultzatu nahi bada, aukera oso egokia izango litzateke arbel digital bat erabiltzea. Modu horretan, bai irakasle eta ikasle guztiek interakzionatzeko aukerak zabaldu egiten dira. Bitarteko edo programa honek ere, talde txikietan edo bakarka lan egiteko aukera ematen du, horrela, ikasle bakoitzak (edo talde txikiak) ordenagailu bat izanik, proiektu indibidualizatuagoekin lan egin daiteke, ikasle bakoitzaren ezagutza maila kontuan hartuz.
  3. Ikasteko baliabideak: Kontuan hartzeko link batzuk: 1. baliabidea, 2.baliabidea, 3. baliabidea.
  4. Beharrezko baliabideak: Biterteko gehienen kasuan bezala, klaseko metodologian erabili ahal izateko, lehen esan dudan moduan, beharrezkoak izango dira, ordenagailua eta internet konexia. Denon parte hartzea eta interaktibitatea bultzatu nahi bada, aukera gehien emango lituzke arbel digital bat izatea, . Horretarako, bideo proiektore bat behar izango genuke, ordenagailuko informazioa, pantaila digitalean erreproduzitzeko.

0 comentarios:

Publicar un comentario